Mendi Lauta

 

LORETXO

 

 

 

 

Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,
liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.
 
Liburu gehiago eskuratzeko:
             
http://armiarma.com/liburu-e

 

 

 

 

 

Iturria: Eguna, 1937-02-14/1937-03-21, eta El Día, 1932ko martxoaren 12, 19 eta 27an argitaratua.

 

http://klasikoak.armiarma.com/

 

Egileari buruzko informazioa:

       http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00498.htm

 

 

LORETXO

Eleberri-edestia

 

Zarauztar gudari kementsuari, gelgarri eta maitasunez

 

 

I

 

       Emezortzi urteko neskatil gastea gipuzkoar kosta uri txiki batean bizi da, gurazoakin. Alaba bakarra izanik, maite dute gurazoak, bakarra eta emakumea danian ba'dirudi gurazoak maiteago dutela...

       Aita ama'k karlatarrak dira, jatorriz karlatar sendikoak. Sendi aundiki ta aberatza eta adiskidetasunak ere aundiki artean.

       Alabatxoa karlatar onak bezela... erdal zaletasunean asia. Euzkeraz ba'daki, gurazoak erakusten alegindu ez badira ere, umetxoa zala uriko ume artean ikasia da.

       Gurazoak sendian ez dabilkite euzkera, eta euzkel-usaiari dioten gorrotoa aundia da. Neskatil gastea lekaime ikastetxean ikasketak egiña da eta ikasketak egin ondoren etxeratu dala aldi gutxi.

       Emezortzi urte ez dira lagun txarrak emakume liraña izateko eta Loretxo'k gastetasuna eta polit liraintasuna berekin dauzka. Uri txiki batean neskatil gastea eta luzaroan etxetik at ebilita etxeratzean, Uri'ko mutil gasteak inguruan izan oi ditu. Gaste, polita, zintzoa... aberatza bada, gasteak ezik mutil zarrak ere inguratuko zaizka...

 

* * *

 

       Uri txikitan erriketa edo politikak zer ikusi aundia dauka adiskidetasunarekin eta jakiña, Loretxoren gurazoak karlatarrak izanik beren adiskidetasunak karlatar eta españar aristokratak ziran.

       Gurazoak bereala ekin zioten beren alabatxoa aundiki sendi artean aurkezten, ezkongaia billatzeko haundikia. Loretxori gurazoak sartu zioten euzkel-abertzaletasunarentzat gorroto bizia, españar aundiki artean atsegin baizan joera au. Bai ta ere euzkel kutsua zeukan guziarentzat; abertzaleen gauzak ba'ziran eta abertzaletasuna gorrotagarri karlatarrentzat.

 

* * *

 

       Bereala asi ziran iru edo lau gaste udaldia igarotzera etorritako españar fruta batzuek ondoren. Bat baño bestea mutil gaste dotoreagoak. Dantzari egokiak, bigote txikidunak, ondartzan eguzkia artu ta akeitetxean izlari azkarrak.

       Loretxo gastea jolasean dabil guziekin, ez baizaio bururatu ere senargairik bear duenik... Bere gurazoak, ordea, alabak baño gogo geigo daukate alabatxoak lenbait'len senargaiarekin ekiteko relazio benetakoakin...

       Gurazoak Loretxoren ondoren dabiltzan bateri begia bota diote, madrildarra da, sendi aberatz bateko semea. Ekin diote alabari mutillatzaz goralpenak egiten, baño, alabatxoari etzizaion atsegin mutil gastea senargaitzako.

       Gurazoak nabaiturik alabak etzakala gogorik beak nai zuten mutil gastea senar gaitzat artzeko, aserre agertzen ziran.

       Bazkaitan ari dirala gurazo-alabatxoak, onela mintzatzen zan ama, bere alabari:

       — Loretxo: Xabier mutil gaste egokia da, osalari ikaslea, gurazoak aberatzak. Badakit zuretzat txoratua dagola... nolaz ez dezu senar gaitzat nai? Zu gastea zera eta ez dakizu gurazoak bezela bizibide berri. Xabierrekin ezkontzen zerala ondo izango zera. Zu aberatza zera eta Xabierren sendia ere bai.

       Udaldiak emen gurazoen etxean igaroko dituzute eta neguan Madriden, elkarrekin igaroko ditugu. Zorion aundiagorik nai dezu? Jakitun nago Xabierren sendia, Madrideko sendi aundikietan oso sartua dagola. Aristokrata sendia da. Aita iltzean beak daukan konde tituloa zuretzat izango da eta zu kondesa izango zera nere alaba maitea, eta zure gurazoak kondesa baten gurazoak, zer geigo nai dezu? Ez aal da egia aitatxo?

       — Oso ondo ari zera eta nik uste det Loretxo ere poz pozik egongo dala, bada, Xabiertxorekin sarritxo ikusten det ondartzan. Ez da egia Loretxo?

       — Emezortzi urte dauzkat, nik ez det oldoztu senargairik bear detanik. Gastea naiz eta jolastu egin bear det, emezortzi urterako asi gabe senargaiarekin.

       Aberatza izango da, sendi aundiki semea, kondea, nai dezuten guzia, maite ez badet zertarako artuko det senargaitzat? (Negar zotinka) Ez det nai! Ez det nai!

       —Amak dio— Loretxo: Etzaite bildur izan senargaia artzeko, orain maite ez baduzu ere, ebilian elduko zera maite izaten. Alkarrekin zabiltzatela erraxago maiteko duzu. Uste det senargaitzat artu bear dezula eta lenbait'len, ba-da, Xabierrek nai aña emazte gai izango ditu...

       — Amatxo: Utzi dirazu oldozten. Egun batzuen buruan Xabier udaldia igarota Madrid'ra jungo da eta idazkiz erraxago egin nezake ondo oldoztu ondoren, nere asmoak agertu. Ez det uste nere burua atzipetu bear detanik eta gutxigo gizon bat maite izan gabe maite detala agertuz.

       — Derizkiozuna egin dezazu. Zuk ikusiko dezu zer egiten dezun. Gurazoen asmoa badakizu.

 

 

II

 

       Xabier Madridera jun zan eta Loretxo bereala aztu zan udarako aizerekin etorritako jolas lagunatzaz. Loretxo aztu bazan ere bere gurazoak etzauden aztuta. Zai zeuden noiz ikusiko ote zuten bere alabatxoa ain atsegin zitzaioten mutil gastearen emazte gai.

       Egunak eta asteak igaro ta alabak etzuen aitatzen Xabierren izena eta gurazoak naigabetuak arkitzen ziran. Lau aste igaro ondoren etorri zan idazki bat Loretxorentzat. Bera txaidean zala amak artu zuen. Amak alabarentzat idazkia ikusi zunean —luza iritzik ba zegon— alaba etxeratu baño lenago irakurri zuen. Onela zion Xabierrek Loretxori egin zion idazkiak.

       «Loretxo: Illabete igaro da udaldi zoragarria zure ondoan igarota etorri nintzala. Or nengola mai banizun, zuregandik urruti nagola ziñez maite dizutela aitortu bear dizut. Beti amets bat dabilkit eta zu ere konturatuko zera, noski. Nere ametsa... Itun nago, bada, oneratu nitzan ezkero zuk agindutako idazkirik ez det artu eta zure berririk gabe nagola oroiturik nere biotzak negar dagi... Bildur nintzan oneratu nintzanean zure biotza neretzat ez ote zegon eta orain argi ta garbi ikusten det ez dirazula maite... Azketzi, Loretxo, nere ausarkeria, bada, maitasun miñez arkitzen naizen une onetan biotzak itzegiten dizu…

       Gurazoai eskumuñak. Iritziko ote det andregaiaren erantzuna ez bada ere lagun on baten erantzun xamurra? Zurearen zai naukazu. Agindu zure adiskide onena eta adiskide baño geigo izan nai duen,

       Xabier-i».

       Amak idazkia irakurri ondoren berriro irakurri dio aitari. Gurazoak artu zuten naigabea aundia izan zan; bada, gurazoen ametsa, Xabier beren alabaren senargaia izatea zan eta ez dute ikusten alaba Xabierren emaztegai izateko itxurik.

       Idazkia berriro itxita alaba etxeratu zanean berari eman zioten. Loretxok idazkia artu ta bere gelaratu zan eta irakurri ondoren keskatsu geratu zan ez biotzik ukutu ziolako, baizik bildur zalako bere gurazoai erakutzi bearko ziola, Xabierren idazkia. Gelatik aterata amarenganatu zan eta amak bereala galdetzen dio.

       — Loretxo, noren idazkia zendun?

       — Ikastolan alkarrekin egondako lagun ikaskide batena…

       — Ez ote zendun beste adiskide batena? Azalkiaren izkia ikusi det eta etzan diozun lagunarena, baizik... zer dio?

       — Bai, Xabierrena da. Aitatxo eta zuri eskumuñak emateko esaten dit. Osasunez ondo dagola ta, gañuntzean ezer berririk ez...

       — Erantzun bearko diozu!

       — Zertarako erantzun!...

       — Loretxo. Zer esan bear du erantzuten ez badiozu? Zugatik ez du gaizki itzegingo... gurazoagatik.

       — Erantzutea nai aldezu, amatxo?

       — Bai, maitetxo, erantzun. Eskumuñak eman dizkiogu gurazoen izenean, bai ta ere esan diozu emendik illabetera jungo gerala aste batzuek igarotzera eta ikertuko degula. Zu ere gurazoekin jungo zerala. Ez gero aztu?

 

* * *

 

       Loretxo gaxoa itun dago oldozturik Xabierren idazkiari erantzun bear diola eta illabeteren buruan Madridera jun bear duela iragarri bear diola oldozturik, atsekabe aundia artu du neskatil gasteak. Loretxoren erantzuna:

       «Xabier: Zure idazkia artu det eta irakurtzen ari naizela nere oroimenera datozkit udaldian alkarrekin egindako jolasak, ondartza, itsaso zabal urdiña, olatuak, igerilariak murkilka, akeitetxeak eta gure uri maiteak dauzkan jolastoki zoragarriak.

       Emezortzi urte dauzkat. Gaste naiz eta konturatuko ziñan igarotako udaldian nik ez dabilkitela zuk bezelako ametsik, oraindik beintzat zure idazkian agertzen dirazun gaxotasun orretzaz.

       Aztu baño lenago esan bear dizut gurazoak esan diratela emendik illabetera orreratuko gerala aste batzuek igarotzeko asmoz, nik ere jun bearko det, noski, gurazoak jun ezkero.

       Eskumuñak nere adiskide guziari eta zuk badakizu lagun on bat daukazula ondartzan jolasteko...

       Loretxo».

 

 

III

 

       Xabierrek artu zunean Loretxoren idazkia ikusi zun etzuela maite, ba- da, idazkian azazol agertzen zan. Nola nai ere itxaropenik etzuen galdu, Madridera jutean onenean bereganatuko zuen itxaropena gelditzen zitzaion.

 

* * *

 

       Loretxo bereala asi zan egunkari, astekari, idazti aberkoi ta abar irakurtzen. Etzekian etxera nork bialtzen zizkan, baño, pozez irakurtzen zitun. Abertzaletasuna ikasteko zaletasun bizia zeukan eta gurazoen ixilik irakurtzen zitun bialtzen zizkaten irakurgaiak.

       Sortu zitzaion jakin naia nork bialtzen ote zizkan irakurgaiak, baño ezin zuen jakin. Nabaitua zegon auzoko mutil gaste batek xamurkiro agurtzen zuela. Gaste abertzalea zan, izlari ta idazlea, gurazo beartsuak ba zitun ere, ikasketako zaletasun aundia zeukan eta iritxi zan olea bateko artezkari izatera.

       Loretxok kontuan eukirik gaste abertzalearen agur xamurrak eta irakurgai aberkoiak abertzaleren batek bialtzen zizkala; jarri zitzaion buruan, Yon, mutil gaste abertzalean lanak izango zirala. Oso begikoa zitzaion Loretxori Yon mutil gastea eta asi zan oldozten abertzaletasunera biurtzeagatik bialtzen ote zizkan irakurgaiak edo ta bi lan batera egiten ari ote zan, abertzaletu ta biotza bereganatu... Loretxo bere buruakin asi zan maitasun oldozpenak erabiltzen.

       Madrid'era juteko egunak urreratzen ari ziran eta gurazoak pozez arkitzen ziran eta Loretxo gaxoa itun...

       Loretxo eta gurazoak Madridera jun ziran. Madriratuta egun gutxiren buruan Xabierren sendia ikertzera ere bai. Oso ondo artu zituzten. Bereala Xabierri eskeñi zitzaion Madrideko jolastokiak erakusten laguntzeko. Egun gutxian ikusi zituzten bertako akeitetxe, dantza areto, antzoki, zine eta kabaret dotorienak. Loretxo itun arkitzen zan, etzizaion atsegintoki aietako bizitza eta nabaitu zuen Xabierrek adiskidetasun aundiak zeuzkala toki oietan eta lenago adiskide bezela bazeukan ere, gorrotoa nabaitzen asi zan..

       Gurazoei agertu zion etzuela jarraitu nai ebillera oietan, baño, gurazoak zioten uri txikietako bizitza etzutela eramango Madriden. Oituko zera emengo bizitzarekin eta gero ez dezu etxera jun naiko...

 

* * *

 

       Loretxoren gurazoak konturatu ziran, etzuela maite Xabier eta min zuten alabarekin gertatzen zitzaiotena.

       Egun batean Xabierrek deitu zion Loretxoren sendiari jai aundi bat egin bear zuela adierazteko. Kotiloe bat antolatu bear zuen, Madrideko aristokrataren krema berta eramanaz eta beak ere poz pozik ikusiko zitula jai orretan. Loretxoren gurazoak pozez zoratu bear zuten eta alabari egin zioten jantzi ikuskarria kotiloira juteko, millaka laurleko ordainduaz eta pozik ordaindu ere.

       Kotiloia zan egunean goizean goiz Loretxok artu zuen astekari abertzale bat. Itun arkitzen zan irakurri ondoren. Idaz lan bat zekarkin bere biotza lertu ziona... Beretzat idatzia zegon burutapena sartu zitzaion eta bera geina oroitzen zan mutillak idatzia ote zan ustea. Ondoren argitaltzen det astekariak Loretxoren biotz negarra sortu zion idazlana.

 

 

JOLAS ONDORENAK

 

       Loretxo'ri:

 

       Neskatil gaste bat zan. Gastea bezin liraña. Liraña bezin polita. Polita bezin zintzoa... mutil gaste arrotz baten adiskide ixan arte. Gurazo aundikien alaba. Gurazoak abertzale arerio purrukatuak. Udaldiak dakarzkin aizeak askotan ondoren onik ez dakar. Neskatil gaste onen ondoren Madrid-tar mutil gaste dotore gutxi bezelakoa, aundiki artean oso ezaguna, kondearen semea eta neskatilaren gurazoak asetzen zitun gastea.

       Lenbizi alabatxoari etzitzaion atsegin mutil gastea, pixkanaka alkarrekin Madriden bertako bizitzari eder eritzirik neskatil gastiak eman zion emaztegaitzako baietza.

       Euzkeldun neskatila ezkondu zan aristokratarekin. Aberatz, konde baten semearekin. Zoriona beretzat eta gurazoentzat! Ludi onetan ondo bizitzeko ez baita azki aberatza, konde ta aundikia izatea. Biotz garbi eta maitasun egiazko senarrak naiz ta txoroa izan zorionaren lagun aundiak dira.

 

* * *

 

       Ezkonduta sei illabete baño lenago azpertu zan aristokrata bere emaztearekin. Senarra etzan beñere ikusten bere emaztearekin... emakumeak geinean berekin bazitun ere. Egun batean bere gurazoak egunkari batean irakurri zuen izpar itun au: «Onelako kondearen semea bere emaztea utzi ta beste emakume batekin atzerrira iges jun da. Madriden ez dago beste izketarik egun auetan.

       Zenbat onelako gertatzen da aundiki ondoren dabiltzan emakume euzkeldun artean? Ikasbide ederra emakume euzkeldunentzat!».

       Iñurritza

 

 

IV

 

       Loretxo idazlana irakurrita oldozkuntsu eta itun geratu zan. Buruan jarri zaio, Yonek beragatik egindako idazlana dala eta bazkaltzeko ordua baño len oeratu da. Gurasoak konturatu dira oeratu dala eta atsekabeak ez dauka neurririk oroiturik gabean kotiloira jun bear dutela eta jai ortako Loretxorentzat egindako jantzia ikusgarria dala eta Loretxo zoragarria egongo dala jantzi berriarekin.

       Osalariari deitzen diote eta osalariak dio egun batzuetan ez duela oetik atera bear, kiriotako gaxotasuna daukala... Gurazoak eramaten duten naigabea aundia da, ezin jun dira ba kotiloira alabarik gabe.

       Eguna jun ta eguna etorri Loretxok gaxo jarraitzeko gentza eta atsedena bear ditu. Osalariak diona betetzeko Xabierren sendia agurtu ta etxeratu ziran eta Loretxoren amets bakarra bete ere bai, etxean pakean bere ametsa betetzeko.

       Loretxo etxeratu zanean pozik arkitzen zan. Egunean-egunean bere gaxotasuna sendatzen ari zitzaion eta gurasoak konturatu ziran alabaren osasunarentzako ongarri zala Xabier aztutzea.

 

* * *

 

       Bazkal ondoretan Loretxok oitura artua zeukan eguraztera ateratzea uriko zugazti batera. Yonek ere bere oleara juteko zugazti orretatik barrena igaro bear zuen. Egun batean zugaztian dijuala nabaitzen du, Yon, atzetik datorrela eta neskatil gastea margoak aldatuta lotsaturik... zegon ikusirik Yonek bere ondoan igaro bear zuela.

       — Arratsaldeon, Loretxo. Eguzkia artzen giro aldago?

       — Alaxe dago ba. Udaberriko egun zoragarri onekin.

       — Pozik nabaitzen zaitut, Madriden ondo ebili alzera?

       — Nai baño nekezago etorri naiz gure txokora. Ezin bizi nintzan ango izakeran. Ez da neretzat egiten dana Madrideko bizikera.

       — Arrigarria. Itxuraz txoriak atsegin zaizkizu eta kaiola ez...

       — Oker zaude, Yon. Ez txoriak eta kaiola ere etzaizkit atsegin. Zer esan nai zenduke?

       — Ez asarretu, Loretxo. Ondartzako jolas lagunarekin pozik ebilia izango ziñala uste nuben.

       — Jakin dezazu ba, adiskide banintzan ere bukatu nitula adiskidetasunak eta zuk ez dezu erru gutxina.

       — Ni, errudun?

       — Ezin ukatuko diazu «Gudari» astekari abertzalea zuk bialdu ziazula?

       — Nik, nik... eta zer ikusi dauka astekari abertzaleak zuk diozunarentzat? Berandu det eta biyar Yainkoa lagun ordu onetan emendik igaroko naiz eta poz pozik zurekin jardun aldi bat egingo det. Astiro eta luzaro itzegiteko gogoarekin nago ta. Zer derizkiozu, Loretxo?

       — Ondo derizkiot, ba da, nik ere egarri bizia daukat.

       — Agur, Loretxo; biyar arte.

       — Agur.

 

* * *

 

       Berriketa aldi onen ondoren Loretxok badirudi oso sendatua arkitzen dala. Etxeratu zanean, alaitsu, baikor arkitzen zan eta gurasoak arrituta zeuden alabatxoak egin zuen aldearekin.

       Loretxo konturatu zan Yonek maite zuela eta ez bakarrik maite zuela, bai ta ere Yon konturatu zala berak maite zuela... eta poz pozik zegon.

 

* * *

 

       Gurasoak abertzale arerioak izanik eta Yon uriko abertzale agintarietakoa, bazekian Loretxok gurasoentzat atsekabe aundia izango zala jakitean Yon bere senar gaia zala, baño alaz ta guzi ere itsutua zegon eta bere buruari galdetzen zion. Zintzoa da, abertzalea, kistar ona, langillea, zer geigo bear det? Luza iritzirik dago bigarko eguna irizteko!...

 

* * *

 

       Urrengo egunean Loretxo aitatutako orduan zugaztiratu da. Bi ordu zai igaro ondoren Yon ikusi gabe etxeratzen da. Itun dago neskatil gastea. Bigarren egunean berdin gertatu zaio. Loretxoren naigabeak ez dauka neurririk. Oldozkun gaitzak dabilzki. Bildur da bere burua atzipetu ote dun. Itxaropen osoa zeukan Yonek maite zuela. Minberatuta dio bere kolkorako. Beste bein jungo naiz zugaztira, baño, agertzen ez bada ez geigo... Berak maite nindun uste osoa oñarritzat artuta maite nuen eta gaurko onetan ez ba dator... Zugaztian zai zegola mutikotxo gaste bat urreratu zitzaion idazki bat emanaz. Onela mintzatzen zan idazkia.

       «Loretxo: Azketsi dirazu itzekoa izan ez naizelako. Ikusia dago ezer ez gerala. Zurekin lenengo egunean egonda bereala ondo ezik oeratu nintzan. Orain ondo nago ta biyar Yainko lagun zugaztiratuko naiz; zurekin jardun aldi bat egiteko gogo biziarekin. Bigar arte lagun on ori. Bigartik aurrera nola agurtuko ote zaitut? Ulertzen dirazu? Aurretik aitortu bear dizut beti lore zale izan naizela eta gerago ta zaleo nagola... —Yon».

       — Maite nau, maite nau. Yon nerea da eta aurren senargaia izango da ezparik gabe...

 

 

V

 

       Berbizkunde eguna da. Goizean goiz Loretxo prailletako elizaratu da jaupa entzun ta Yauna artzeko asmoz. Yon ere ordu berean da eta alkar ikusten dira eliza sarreran.

       Udaberriko egun zoragarria da. Ortze ero ozkarbi. Eguzkiaren printzak jaia goraltzen dute. Zugastia alkarri maite diran gasteak maitasun aitorpena egiteko toki ametslaria dago...

       Ala bear da etzuten arratsalde zai egon bearrik. Elizatik aterata zugastiratu ziran Yon eta Loretxo. Uste gabe... alkar billatu zuten.

       — Egunon, Loretxo.

       — Egunon, Yon. Osatu altzera? Ondo arkitzen altzera?

       — Bai, oso ondo nago. Eskerrik asko, Loretxo. Zurekin itzegiteko egarriz luze iritzirik banengon ere, uste baño lenago alkar ikusi gera. Toki atsegiña benetan zugasti auxen. Amaika amets egindako zugastia. Madriden onelako zugastirik ikusi dezu? Zerbait edestuko aldirazu?

       — Bai, orixe! Aurretik, ordea, Madrideko bizikeratzaz eta idazti aberkoiak artzen asi nintzan ezkero, nere biotza abertzaletasunak ukutzen asi zan. Ingi aberkoiak zuk bialduak ote ziran irudipena ere bai. Abertzaletasunarekin batera zuretzako ere toki berezi bat nere biotzean sortu ote zan ere... Madriden nengola «Gudari» astekari abertzalea artu nuenean eta «Jolas-ondorenak» idazburu zeukan idazlana irakurri, nere biotz barnean ukutu ziran eta aberri miñak gaxotu nitun eta aberri miñarekin batera... Orduantxe nere biotzean sortu zan Madrideko izakera eraman eziña eta nere aberri ta uriko maitasun egarria bizitu. Zuk, onenean usteko zendun Madriden egon naizenean ondo jolastuko nintzala. Ez, Yon eta ez naiz damu.

       — Loretxo. Nere lanak igaliak eman ditula dakust eta pozik nago. Zu abertzaletasunera ekartzeko egin ditudan lanak aundiak dira, baño, nere lanak igali ugariak eman ditu. «Gudari» astekarian «Iñurritza» izenpeakin «Jolas-ondorenak» idasburuakin argitaldutako idazlana nerea zan. Ziñetsi dirazu zuretzaz oroiturik maitasunez idatzitako lana zala eta zure biotza esnatu zizula ikusirik nik daukaten pozak ez dauka neurririk. Zu ere pozez egongo zera, baño arpegi ituna edo daukazu... Zure begiak zerbait esan nai zendukela eta gordeta daukazula adierazten dirate... Ez aalda egia, Loretxo?

       — Ez dizut ulertzen, baño zuk ala uste ba dezu...

       — Bai, Loretxo; zu eta ni gaxotasun baten jabe gera igaro diran illabeteetan, zertarako jarraitu gordeaz biotz barnean daukagun maitasun zintzo eta garbia alkarri agertu gabe? Emakumeak etzerate ausartzen gizasemeeri maite dezutela aitortzen... zuen zioak izango dituzute. Nik, ordea, ezin gorde det geigo aspaidian zuri esateko negon aitorpena.

              Berbizkunde eguna da. Egun alaitsua. Egun aundia kistarrentzat. Euzkotar txiro eta aberatz ziñismendunak anai maitasunez igarotzen degun eguna. Zugasti onetan askotan izan naiz ametslari. Gaurkoa ez da neretzat izango bereala aztutzekoa. Nor izan leiken olerkari zuri esateko une zoriontsu onetan biotz barnean daukaten maitasuna olerkietan? Bai. Loretxo, maite zaitut eta ez daukazu esan bearrik maite nazula, aspaldian ikusten det zure nereganako maitasuna...

       — Nik ere ez neukan ezpairik maite zirazula, baño, alaz ta guzi ere orain egin dirazun aitorpenak oraindik len baño geigo nere biotza zureganatu eta Euzkadi gure aberri bakar aldezko maitasun sutsua biotz erdian itsatsi dirazu.

       — Berbizkunde eguna nere oroimen eta biotzean illezkorra izango da.

       — Nik ere beste aitormen bat egin bear dizut. Zu ere keskatsu egongo zeran ustean nago ta. Dakizun bezela nere gurasoak karlatarrak dira eta abertzaletasunari eta abertzaleari gorroto bizia daukate. Asko eta askotan entzun diotet abertzaletasunatzaz gaizki itzegiten eta nik ludi onetan geina maite detan gizonatzaz ere bai. Oraindik ez dakite zurekin adiskidetasunik daukaten... gutxigo gaurtik aurrera zure emaztegaia naizenik. Nik, emendik aurrera agertu nai det zure emaztegai bezela eta gaur bertan esango diot nere gurasoei, gaurtik nere senargaia zerala.

       — Askotan erabili det nere oldozmenean diozuna, baño, biok alkarri maite izan ezkero nai ta gurasoak nai ez, alkarrentzat izango gerala. Loretxo maitea, agur ta nai dezun arte.

       — Agur, Yon, arratsalde arte.

 

 

VI

 

       Loretxoren etxean Berbizkunde egunean bazkari aundia zuten eta adiskideak bazkarira deituak ere ba ziran. Bazkel ondoren akeita artzen ari zirala alkar zirikatzen asi ziran. Mutil gaste batek ala dio Loretxori. Zugaztian ikusten zaitut mutil gaste batek laguntzen dizula. Bizkaitarrista ez balitz...

       Loretxo'ren amak. — Zer diozu? Nere alaba bizkaitarrista batekin? Ez da egia izango?

       — Jolasean esan det...

       — Amatxo. Ez dakit gaste ori jolasean ari dan baño, gaurtik senargaia badet eta abertzalea. Bazkal ondoren aitorpen au egiteko asmoan nintzan eta egoki etorri da zirikada aitorpena egiteko. Nere itza eman diot Yoni gaurtik bere emaztegaia naizela.

       — Loretxo. Zer esan bear du uriak ikusirik sendi karlatar aberatz baten alaba bakarra bizkaitar purrukatu eta langille beartsu baten semearekin emaztegai ikustean? Ezin liteke...! Ezin liteke...! Orrelako asmoak kendu ditzazu, oraindik gaztea zera. Emezortzi urte dauzkazu ta oraingoz nai dezu iñoren andregai izan? Ez aal zera konturatzen otsein bat bezela biziko zerala andregai zeran egunetik?

       — Bai, Amatxo, guzia ezagutzen det. Ondo oldoztu ondoren artu det erabakia eta orain nekez zabiltza. Kondearen semea senargaitzat artzeko alegiñak egiten ebili ziñanean zenbat urte neuzkan?

       — Kondearen semearekin bat egiten dezu langille baten semea?

       — Ez orixe! Kondearen semeak ez daki bizibiderik ateratzen lan bidez, gurasoen diruak ondatzen besterik... Nere senargai Yon, bere izerdi nekearekin irabazita bizi da eta bere emaztea ere gaur edo bigar ala biziko da.

       — Nere etxean bizi nai badezu ezin jarraituko dezu Yonen emaztegai izaten, bestela...

       — Ez aserratu, oraindik gastea da eta onenean udarako aizeak dakarten Madritarren batek baliteke bereganatzea —dio bazkaldar batek—.

       — Loretxo ez da aserre egokiera esan duenean bere gurasoei agertzeko bere asmoa.

 

* * *

 

       Urian bereala zabaldu da Loretxoren senargaia Yon dala. Uriko karlatarrak min dute eta orain konturatzen dira aspaldian Loretxo margaritaren batzokira ez jutearen zioa. Loretxoren gurasoei buru betetzen alegintzen dira uriko karlatarrak, Yongatik gaizki itzegiñaz. Gurasoak ere alegintzen dira alabari aztu azteko Yon, baño, guzia alperrikako lana da.

       Udaran itxaropena daukate, bada, uritik Donostira udaldia igarotzera jun da beste senargai bat billatuko duen itxaropena.

       Yon eta Loretxok zenbat eta eragozpen geigo billatu orduan ta geigo maite dira. Eragozpen guziak alperrikakoak dira.

 

* * *

 

       Uztaillaren 18an gudaketa sortu da, militarrak Españan eta Euzkadin zer esanik ez, paxismoa jartzeko asmoz. Loretxoren uria Gipuzkoako kosta urian, euzko-abertzaleak ziran biztanle geinak eta euzko-abertzaleak eta gorriak agintari jarri dira gudaketa sortu danean.

       Loretxo bildur da bere gurasoakin, karlatarrak diralako. Espetxeratuko dituzten bildurrez alegiñak egiten ari da gurasoen aldez. Bi illabetean uriaren jabe abertzale eta gorriak izan dira eta Loretxo ta gurasoak azke izan dira. Nori eskerrak? Egunen batean onenean jakingo da azkatasunaren zioa.

 

* * *

 

       Militar-errekete-paxistak urira urreratzen ari dira. Loretxo gaztea itun arkitzen da; bada, Yon bere senargaia euzko-gudaria da eta lenengo egunetik Euzkadiren azkatasun aldezlea. Batetik bere Yonen etorkisuna, bestetik aberriarena. Atsekabe auek arintzeko gurasoak marmarka arrotzen asiak dira euzkotarren gudarozte arerioa urreratzen ari dan bezela. Gertakizun auek guziak Loretxoren bizitza itundu dute.

 

 

VII

 

       Larunbata da. Andazarrateko guda oñetan gudaketa izugarria ari da. Yon ere guda oñetan arkitzen da eta Loretxoren kezka, aundia da. Igande goizean goiz, Loretxo lenbiziko jaupa entzutera prailletako elizaratu da. Yonek ere guda oñetatik etorrita jaupa entzuteratu da. Jaupa ondoren bi gazteak zugastiratu dira. Alkar urreratu orduko, Loretxok negarrari ematen dio, esanaz bere maiteari. Guda galdu degu eta agur gure ametsak... Ez dizut geigo ikusiko...

       — Baretu zaite, Loretxo. Ez uste izan gure uria galdu degulako, guda galdua degula. Gurenda gurea izango da...

       — Zertarako gurenda geigo alkar ikusiko ez bagera? Urian geratu zaite eta nik gordeko zaitut. Zu juten bazera beste gaxotasun gabe maitasun miñez ilko naiz...

       — Loretxo. Ni, lenbizi euzko gudaria naiz eta gero... Zin egin det aberri aldez jokatzeko bizi naizen artean eta euzko gudaroztean jarraituko det guda amaitu arte. Zertarako soiñ azkatasuna gogo lotua eukitzeko? Bizi nai zenduke orain datoztenen menpean? Naiago det gudan jarraitu azken artean, jakinda ere eriotza billatuko detala amaia baño lenago. Euzkadiren aldezle zintzo il naiago det, euzkotar endekatu izan baño lenago. Zer derizkiogu?

       — Egia diozu, baño, maite dizutelako esaten dizkizut nere biotz barneko naigabe une auetan sentitzen detana. Garbi agertu dirazu zure iritzia gudatzaz, baño, bildur naiz geigo alkar ikusiko ez gerala.

       — Loretxo. Gaur illunabarreko sartuko da paxisten gudaroztea eta nik euzko gudaroztearekin batera aldegin bear det.

       — Nik, zer egingo det?

       — Oraindik etzaude nere menpean eta nik ezin aginduko dizut zer egin bear dezun...

       — Zurkin jungo ote naiz? Geratuko ote naiz? Zer egin bear det, Yon? Zoratu bear zait oldoztu utzarekin arerio gudaroztea urian sartzean ikusi bear ditudan ankerkeriakin!...

       — Gurasoak geratzea naiko dute. Oraindik gaztea zera. Zeure buruan jabe izateko adiñik ez dezu...

       — Zure gogoa beteaz geratuko naiz... Esan dirazu, Yon. Zer uste daukazu gudatzaz, irabaziko ote degu?

       — Nere ustez irabazle izango gera.

       — Zure uste orreri indarra emateko oñarririk agertzen ez dirazun bitartean... arerioak aurrera eta gu atzeraka goaz.

       — Izkillurik gabe ezin genezake egin, egiten degun baño geigo. Izkilluak egun gutxiren buruan etorriko dira eta orduan...

       — Aspaldiko leloa, izkilluak badatoz, baño, ez det izkillurik ikusten. Ez ote zaudete atzipetuta?

       — Etzaite bildurtu. Egun gutxiren buruan ikusiko dezu ez dutela aurrera egiten paxistak eta kontuan euki dezazu izkilluak etorri diran ezaugarria izango dala.

       — Yon. Nola biziko naiz zure berririk jakin gabe?

       — Nere berriak jakingo dituzu, ziurtasun ori euki dezazu, bada, ni ezin biziko naiz zuri berririk bialdu gabe...

       — Zugasti onetan egin ditut nere amets zoriontsuenak. Zugasti onetan biotza lertu zorian negar dagit. Guda amaitu ondoren zu eta ni bizi bagera, berriro zugasti onetan alkarrekin lenbiziko jardun aldia. Zoragarria dago, ziñez, Yaunak nai dezala berriz alkar ementxe ikustea gurenda ondoren... Gure gurasoen itsumenak ez dauka neurririk. Zugasti au ere erdeldun baten izenarekin dago. Garaille bagera zugasti zoragarri oneri euzkotar zintzo baten izenarekin zugatzatu bear degu.

       — Bai, Loretxo. Izen berria, euzkotar jator batena. Euzko izakera biziko degu. Euzko gogoa euzkoen jabe izango da... Alkarren senar emazteak izango gera... Zoriontsu biziko gera eta amets auek guziak irizteko nola gudarozteratu ez, euzko abertzale gaztea?

       — Pozik nago, Yon. Abertzaletasunaren alatzak, noski. Etzaite aztu, goiz arratsetan iru agur Miren otoi egitea Arantzazuko Miren Neskutzari, gorde zaitzazun okerbide guzietatik eta zaitu deizun osasuna.

       — Orobat, Loretxo. Zuk ere otoitz gure ametsa egitasun biurtu dedin. Etzazu negarrik egin... Ez dezu ikusten maite dizutela? Zugasti onen oroimenak neri emango dizkiten kemenak ez du neurririk izango. Agurtu nai eta ezin... Gudaria naiz, ordea, aberria nai daukat eta jun egin bear det.

       — Agurtzeko eskari bat, Yon. Euzkadi eta Loretxo zure biotz barnean biak alkarri josita euki bear dituzu.

       — Bai, Loretxo. Zure naia beteko det bizi naizen artean. Ondo ikusia dago gure arteko maitasun garbia. Oraindik alkarri lenbiziko muxua emateko gaude... eta gaurko egun biotz beratasunak menperatuak gauden unean zer diozu?

       — Bai pozik! Baño ez! Gudari senti naiz eta nere bizitzan egin detan jauskain edo sakripizio aundiena egin nai det, baño, biok aburu batez nai izanik. Ez derizkiozu muxu ori gorde biotz barnean alkarri gurenda ondoren emateko?

       — Loretxo maitea. Gerota geigo maiteago zaitut, ikusirik zure maitasun sakon ta garbia! Ez dute zapalduko zu bezelako emakumeak sortzen ditun lurraldea!... Banua. Agur, Loretxo, eta zugasti nere amets gaiak...

       — Agur, Yon. Zu bezelako gudari bulartsuak dauzkan aberria azkatasun diña da. Gurenda egun arte!...

 

 

VIII

 

       Loretxo:

 

       Bigarren illabetera nua ortik atera nintzala eta oraindik ez det egokierik izan zuri idazteko. Orain, ordea, badakit egun gutxiren buruan idazkia bialtzeko egokiera izango detala.

       Osasunez beñere baño obetoago arkitzen naiz Yaunari eskerrak eta zu ere berdin arkituko zeran itxaropenez nago.

       Ikusi gabe ezin ziñistu liteke euzko-gudaroztean aldakuntza. Or eta emen ikusi ez dirudi lengo gudaroztea danik...

       Agurtzerakoan agertu nizun esku izkilluak egun gutxiren buruan gureganatuko zirala eta ala gertatu da. Bilboratu ta egun gutxira eskuratu ziran izkilluak eta Eibar artu gabe geratu dira etra geratuko dira paxista gudaroztea.

 

* * *

 

       Euzkadiko Jaurlaritza daukagun ezkero aurrerakuntza aundia egin degu era guzietara. Agintarientzako itzal aundia dago. Euzkadiko Jaurlaritzan euzko-abertzale jatorrak izendatuak izan dira. Jakitun egongo zera, noski, irratioz entzunda, edo. Alaz guzi ere izenak emango dizkizut.

       Lendakari eta Guda Zaingoko burukide: Agirre'tar Joseba Andoni yauna.

       Zuzentza eta Gogo Lantze Zaingoko burukide: Leizaola'tar Josu yauna.

       Erri Zaintza Zaingoko burukide: Monzon'dar Telespor yauna.

       Ogasun Zaingoko Burukide: Torre'tar Eliodoro yauna

       Nekazaritza Zaingoko burukidea Euzko-Ekintzako aldekidea eta beste Zaingotako Burukideak ezkertarrak dira.

       Entzungo dituzu, noski, emen izugarriak gertatzen ari dirala eta ez dezu ziñistu bear paxistak zabaltzen dituzten gezurrak dira ta. Bilbaon ez dirudi gudarik dagonik... Paxistaren egazkiñak «bonbak» bota ta eriotzak egin zituzten, onera etorrita egun gutxira, baño, arrezkero Bilbon gentza da jabe..

       Konturatu zaitean Euzkadiko Jaurlaritza egiten ari dan lanak, espetxean dauden emakumeak, espetxetik aterata beak nai duten tokira bialtzen ditu. Dakizun bezela idazkia emango dizun emakumea, abertzale arerio gogorra da eta abertzaleari eskerrak etxeratuko da. Ikusiko degu emakume abertzaleak espetxetik ateratzen dituzten eta onera bialtzen dituzten, bada, emen zai dauden senarrak asko dira.

 

* * *

 

       Elgetako guda-oñetan nago. Gaur emezortzigarren eguna gure saildia emen gaudela.. Nere saildia «Loiola» da eta kapitan naiz. Basaldo mendian gaude, Elgeta inguruan. Ziñistu ere etzenduke egingo kaleko umea nola gogortzen dan mendi ebilietan. Gau ta egun, jai ta aste, euri, txingor, edur, eguzki, guzira jarriak gaude ta beñere baño osasun obeagoa daukagu.

       Paxistak, egitekoak egin dituzte... Ez daukate dauden baño onuntzago etortzerik. Noizean bein egiten dituzte aurreratzeko alegiñiak baño jipoe ederria artu ondoren berriro atzeratzen dira aldi baterako.

       Orain bai daukagula gurenda itxaropen osoa. Euzko-gudaroztearen kemen eta irakaskintza aundia da eta auek lagun ditugula garaitza gurea izango dala ezpairik ez dago. Loretxo, gudatzaz ari nazazu eta beste gai bat ere ukutu bear dizut. Luze iritzirik altzaude? Aspaldian zure belarri ertzera ez dizut esan maite dizutenik; ez da idazkiz ere. Bart gabean e.gindako ametsa edestuko dizut.

       Parapetoan negon. Eskuan izkillua artuta noizean bein tiro bat edo beste boteaz eta paxistak botatzen dituztenak entzunak, erdilotan. Zuri irudituko zaizu, nola lo egin leike gudarozte arerioa 500 neurkin dagola? Ori lenago zan, orain lo egingo nuke alanbrean zintzilik ere...

       Bigar idazkia bialduko dizuten pozez amets dagit. Nik uste nuen maitasun nabaitzeko zugazti batean osto orlegi, lore eta txori abeslari inguratuaz bakarrik nabaitzen zala. Oker negon. Parapetoan lozorroan nagola gudaren garaille amets dagit. Gurenda ondoren ezkontza datorkit nere oroimenera. Prailletako elizatik aterata zugaztian barrena goaz. Udaberria da eta zugaztia zoragarria dago. Zu ere jantzi zuri ikusgarria soñean dezula, gurasoak Madriden jai baterako erosi ta jantzi gabea. Ni, kapitan gudari jantzia eta nere lagun gudariak aldamenean. Espatadantzari eta txistulariak ere bertan dira. Ezkontzaren edertasuna! Zoratu bear zaitan une zoriontsuan, pa pa paaaaa ametralladora izugarriak esnatu nau ta nere uriko zugaztian arkitu bearrean parapetoan biotz maitasunez negarti esnatu naiz, eta esnatuta gero geigo maite dizutela pozez nago nere ametsa egi biurtuko dala oldozturik.

 

* * *

 

       Uriko berriak jakiteko egarri bizia daukat eta uste det berri ugari bialduko dizkirazula.

       Erantzuna bialdu dezakezu espetxetik aterata onera datozen emakume abertzaleren batekin.

       Zer diote gurasoak? Gerago ta geigo maiteago zaitut eta zuk, Loretxo? Zurearen zai gelditzen naiz. Agindu aztu ezin dizun, Yon'i.

 

 

IX

 

       Yontxu:

       Zure idazkia artu det eta ez dakizu nere poza zenbateraiñokoa dan osasunez zerala jakitearekin. Ni, oso ondo arkitzen naiz Yauna'ri eskerrak. Gurasoak makal xamar dabiltza.

       Zure idazkia artu nuela illabete igaro da eta ezin erantzun izan dizut lenago; bada, naiz ta Euzkadiko Jaurlaritzak emakume espetxeratuak onera bialdu, emengoak ez dituzte atera gaur arte eta orregatik ez dizut lenago erantzun. Bigar dijoaz emakume abertzale batzuek beren umetxoarekin ingelandar itxasontzian eta emakume oietako batekin bialduko dizut idazkia. Uste det Txominen emaztearekin bialduko dizutela; bada, gaxotegian dago espetxetik aterata eta ikertu det eta poz pozik emango ditela agindu dit.

       Alai geratu naiz orko berriarekin, bada, oldoztu nuen emen zabaltzen ziran berriak gezurrak izango zirala.

       Emen gertatzen ari diranakin itxasoko arrokak ere negar dagite. Gizon zintzo guztiak naiz ta beren alde zeudenak ikaratuta daude egin dituzten ankerkeri eta erailketarekin Nere gurasoak ere asieran berakin bazeuden ere, orain naiz ta kalean beren alde itzegin, etxean aita amak gaitzesten dute paxistak egin dutena. Askotan ikusi ditut negarrez gertakisunak alkarri esaten ari dirala. Gaxorik daude eta osalariak dionez ez dira oso ondo arkitzen eta kezkatsu nago.

       Urian gertatu dan zerbait edestuko dizut, guzia edesten asi ezkero ez nuke amaituko...

       Edesten asi baño lenago nere zorion agurrik sutsuna eman bear dizut kapitan izendatu zaituelako. Nork esan bear zuen Yonek kapitan izan bear zuela? Bada ez zure zaletasunak ez dirala gudaritzako, baño, guk nai gabeko guda onetan aldegun guzia egin bear degu paxista ankerrak zapaltzeko.

 

* * *

 

       Paxistak urian sartu ziranean emengo arrotasunak etzaukan neurririk. Bereala gertu ziran leiotan piperpoteak. Ba ziran itzak janak ere, nunbait, ondo gordeta zeuden. Lenbiziko egunetan jator xamar agertu ziran... atzipetzeko asmoz, noski. Astebete igaro ondoren ekin zioten ankerkeri eta erailketak.

       Zure lagun Andoni, gizon gaste abertzalearen gorputz illa, Getariko illerrian erailda billatu zuten. Emazte alarguna ikertu nuen. Orain dala egun gutxi bere gurazoen basetxera jun zan. Irusta basetxeko orma zarrak eta bertan bizi diran kistar eta abertzale zintzoak arinduko aldizkate alargun gaxoaren atsekabeak.

       Isidor mutil gaste abertzalea ere erailla izango ote dan diote. Paxistak uritik eraman zutela aste batzuek badira eta bere berririk ez da eta beste asko bezela uste det erailla izango dala.

       Beste bi gorri ere erail dituzte. Uritarrak ez diranak noiz nai bitxabal-basterrean txakur amorratuak bezela erailtzen dituzte. Yainkoa erruki bedi guziatzaz!

       Espetxean daudenak asko dira naiz gizaseme eta emakume. Okañi dituzten isunak izugarriak. Aitzaki txikia bear dute isunak okaintzeko. Igarotako auteskundietan abertzale aldez autarkia emana izatea naikoa da isunak okaintzeko. Osalari zarrari irurogei anei laurleko isuna okañi diote. Orain egun gutxi gurasoak ikertzera etorrita itzegin nuen eta onela mintzatzen zan.

       «Irurogei anei laurleko isuna ordaintzeak min eraman dit, baño, askoz min aundigoa eman dit nabaiturik sendi asko eta askoren poza neri isuna jarri diatelako. Atzipetua negon. Nik uste nuen erritarrak geigo maite ninduela...».

       Oleetan ere pikardiak egin dituzte. Emendik atera ziradenen etxe bizitzak ere ustu dituzte. Espetxean daudenak arrixku aundian arkitzen dira. Gaxo daudenentzat ere errukirik ez daukate... Erruki gabeko piztiak dira!

       Euzkeraz itzegitea galerazia dago. Euzko kutsua daukan guziarentzat gorroto bizia daukate. Oraintxe konturatzen naiz esaten zendunen, «Abenda gorrotoa da» egi aundia ziozula.

       Berri on bat eman bear dizut. Prailletako elizan entzun bear ez diran itzaldi pranko entzun badegu ere, ezin geratu naiz Miren Sorkunde egunean praille gazte batek egindako itzaldia aitatu gabe. Abertzaleak poz eta negarra batean biotz barnean nabaiturik egon giñan. Euzkera garbian itzegin zigun eta Arrateko Miren Neskutzaren edestia esanaz, Eibarko erri jatorra goraldu zigun. Entzule guziak arrituta geratu giñan. Konturatuko zera, gaur Eibarko erria goratzeak zer esan nai duen emen dauden agintari aurrean. Bildur naiz praille oneri ere zigorren bat jarriko ote dioten.

       Udaleko agintarien (?) izenak ez dizkizut emango. Nortzuk diran ez ba dakizu ere konturatuko zera nor izan leizken. Uri guziak egarri bizia dauka berriro euzko gudaroztea ikusteko. Sarritan zabaltzen da mendigoizaleak datoztela, zoritxarrez ez da egia gertatzen. Luzaroan auen mendean egon bear ba degu, ikusi ditugunak aundiak badira, ikusteko gaudenak ez dira txikigoak izango...

       Abertzaletasuna il bearrean, suspertzen ari da. Lenago abertzaletasuna nabaitzen etzutenak ere, pranko etorri zaizkit ixilka, lenbait'euzkotar gudaroztea ikusi naia agertuaz. Asko eta asko dira konturatu diranak euzkotasunari dioten gorrotoa eta odolak deitu diote.

       Gipuzkoa guzian eta Naparroan ere berdin jokatu dute. Guda onen amaian egia jakitean ezin ziñisturik geratuko gera.

 

* * *

 

       Zu emendik atera ezkero bakar bakarrik ebiltzen naiz. Ez det «margarita» inguruan ebili nai. Zoraturik dabiltza gurenda ziur dutela usterik eta gurenda xoramen indarrez paxistak egiten dituzten erailketak ere garbitu egiten dituzte. Kistartasunak baño geigo lezake nunbait abertzaletasunari dioten gorrotoak.

       Nik ez det galdu itxaropenik eta emen egiten ari diranak ikusi ondoren uste det ez duela gudarik irabaziko, bestela beintzat erruki euzkoak.

 

* * *

 

       Parapetoan egindako ametsak zuri ezik neri begietatik malkoak ixuri dizkit. Itxaropena euki dezagun Yainkoagan guda irabazle izango gerala eta ondoren zure ametsa egitasun izango da.

       Nik ere ez nuen uste maite dizutan bezela maite nizunik neregandik urrutiratu arte. Emen igarotzen ditudan atsekabeak badirudi zureganako maitasuna sutsuagotzeko dala.

       Yaunari otoitzka ari naiz gurenda eta zure osasun aldez. Ondoren zoriona gure jabe izango dan itxaropen osoa daukat.

       Agur, Yon. Biali berri ugari ta onak beste poz gabe bizi dan eta zure, zurea dan, Loretxo'ri.

 

 

X

 

       Loretxo:

       Zure idazkia nereganatu da. Biotz barnean ukutu dit nere uri maiteko berri samingarriak irakurriaz. Zure gurasoen gaxotasunan berri eman dirazu. Yainkoak nai dezala gaxotasun laburra izatea.

       Biotz ankerrak zirala banekin, baña, diozuna irakurri ondoren nere ustea txiki geratu da; nunbait, gure biotzak ez lezakena ez degu uste iñork lezakenik.

       Konturatzen naiz zure naigabeak aundiak izango dirala, zeure begiakin ikusiaz paxisten ankerkeriak. Euzkotar zintzo oro, naiz ta orain arte abertzale arerioak izan, dakusten ankerkeri ondoren, abertzaletasuna ondo ikusten amaituko dute. Ez aal da egia, Loretxo?

       Emen, txaidetan arerioa pranko badabil… eta zuek Amaren bularrean ikasitako izkuntza zoragarria mintzatzen ere eragotzia.

       Biotz gabeko saltzale oiek gorroto bidez guda irabazi nai dute, baña, azpiratuko ditugu maitasunez gudaratu geran gudarozteak.

       Nere uri gaxoa! Ene, maitetxo! Itxaropen osoa euki ezdau gurenda gurea izango dala. Euzkadiko Jaurlaritza daukagun ezkero gudaroztearen eta biztanle guzien aldakuntza aundia izan da, jakiña, onerako, gurenda biderako.

       Deun Ander egunean Legutiano (Villarreal) guda onetan gadaurka ekiteko berria eman ziguten. Aitortu ta Yauna artu ondoren guda oñeratu giñan. Berri onek oroimeneratu zizkiran oldozkun ugari. Biotzbera nabaitzen nitzan, begi-biotzetan dakustela geina maite ditudanak. Jauskain aundiena ere nekerik gabe egiten da maitasun laguntzaz... Gorroto bitarteko dabiltzaren gudariak ez lezateke maitasun indarrez dabillena aurka, ezer.

       Gudaketan adoretsu izateko iru oldozmen erabiltzen ditut. Lenbizi, lan nekeak Goiko Yaunari eskeñi. Bigarren, azkatasun aldezle naizela eta irugarren, agintariak ematen digun lan amaian, zu zaudela. Iru oldozmen auek ematen diten kemenez nekerik gabe gudatzen naiz...

       Deun Ander 'egunean Legutiano'ko guda oñetan egin gendun gudaketatzaz zerbait esan bear dizut. Izugarria izan zan.

       Goizeko bostetan gudauzkari ekin giñon. Iru anei neurkin aurrera egin gendun areriorik ikusi gabe. Legutianoko uria ikusten degula jarri gera eta arerio gudarozteak ekin dio.

       Arerioak tiroka asi ziranean, ekin, mutillak!, deadar egin nion gudari lagunei. Izkilluaren pa-kun otsa, ametralladorak, pa pa paaaa. Kañoien buuuu ango su ta izkanbilla edesten ez da erraz. Aurrera goaz eta Legutiano gure menpean eroriko dan itxaropen osoarekin...

       Legutianora urreratzen ari gerala buru gañean egatuaz amaika egazkin arerio. Egazkin, zun zun otsa entzun gendunean lurrean etzan giñan eta egazkiñak ekin zioten ametralladorak ustutzen. Belarri ertzean daukat oraindïk yun yun yun otsa.

       Une bildurgarriak baziran ere ez nuen bildurrik nabaitu...

       Egazkiñak aldegin zutenean berriro ekin giñun gudauzkari eta alkar bizkortzen gudariak. Ondo oroitzen naiz esan nuenean, Aupa, mutillak! Legutiano artzera!... Nere ondoan nuen Anastaxio uritar gudari tenientea eta nere diadarrari erantzunaz, eutsi, mutillak, oraingoan artzen diagu ta !... eta bereala, ama!! biotz barrengo antzi bat egin ondoren zerraldo erori zan. Jaso eta bereala Borda basetxeko seme nagusia eriotz zauriarekin erori zan.

       Gure aldamenetik zijoan «Itxarkundia» saildia eta Legutianoko sarreran dirala, Gorostitza, tolosar gudariak, esku batean izkillua eta bestean euzko ikurriña daramazla, gora Euzkadi azkatuta! esan zuenakin batera bi balasorekin il da zerraldo erori zan. Alaz ta guzi ere «Itxarkundia» saildiko gudari batzuek Legutianon sartu ziran. Ezagutzen dituzun batzuen izenak emango dizkizut. «Urdiña» Legutianoko urian sartu ta gero il zuten. Gimon, anai bat ere eta beste anaia zaurituta zegola rekete zauritu bat bizkarrean zuela etorri zan berriro. Auek guziak tolosarrak dira, dakizun bezela. Lizardi zanaren anai Andoni ere esku batean izkillua eta bestean Gorostitzak zeraman euzko ikurriña artuta, Legutianon sartu zan eta bertan euzko ikurriña etxe gallur batean jarri ta berriro bere saildiratu zan. Konturatzen altzera euzko gudarien kementasunarekin?

       Gudaketa onetan beste zazpi uritar ere zauritu ziran. Irusta basetxeko semea ere gudaketa onetan zauritu zan. Urdallean tiro bat sartu zioten. Eriotzakin borrokan ebiliaz ebakuntza egin ondoren oso osatua dago eta berriro gudarozteatu da.

       Zoritxarrra dabilki sendi maite onexek! Gurasoei berri ona eman diozu, alegia osatu dala. Egazkiñak izan ez baziran, Legutiano artuko gendun eta egazkiñak zirala ere, artu bear gendun, baño...

       Deun Ander eguna lenago ere euzkotarrak guda gurenda urteurrena ospatzen degu. Gure asaben gurenda oroigarri egunean, Legutianoko gudakuntza ez da aztuko bertan giñan gudarientzat.

 

* * *

 

       Orain, Bilbaon naukazu egun batzuetarako atsedentzera etorrita. Bai ta ere esan bear dizut ariratzen naizenean bizitza zintzoa darametala. Zu, ain ona izanik eta nereganako maitasun sutsua dakustala nola ez naiz zintzoa izango, ni ere egarri berakin bizi banaiz?

       Guda onek luzatzeko itxura dauka, baña, naiz ta luzatu garaille izango gera eta garaille gerala gure ametsa beteko da.

       Oraingoan iristen ez badegu Euzkadiren eskubideak geureganatzea, noiz berriro orain bezelako egokierik?

 

* * *

 

       Espetxetik atera dan batekin bialtzen dizut idazkia. Ingelandar itxasontzian Donibanera dijoa. Udaldia gure urian igarotzen du eta agindu dit eskuz-esku emango dizula.

       Erantzutean, dakizun bezela uriko berri egarri naiz eta ugari biali, nere poz aundienetakoa zuree idazkiak irakurtzea da-ta.

       Neguan biotzean gaude. Nere atseden aldi onetan Bilbaoko zumardi batean, aulki batean exerita nagon une oldozkuntsu onetan, zuaitzari begira nago eta ez det ikusten, ez txori abeslari, ez osto muskerrik eta une itun onetan zuaitz batean, loretxo bat dakust eta badirudi loretxo ori ikusiaz nere maitea dakustela. Maitasun irudimenak noski!...

       Agur, Loretxo, nere kemen euslea. Yon.

 

 

XI

 

       Yontxu:

       Zurea nai baño nekezago artu det eta osasunez zerala jakitearekin beñere baño poz aundiagoa artu det. Berri samin bat eman bear dizut. Nere gurasoak eguarri egunez il ziran (G. B.). Aita-amak egun batean. Aita goizeko zortziretan eta Ama arratsaldeko bostetan. Azkenengo idazkian esaten nizun gaxorik zaudela eta luzaro egon ondoren il dira.

       Gizagaxoak, uste zuten, noski, paxistak uriratzean gentza eta zoriona zakartela eta ikusirik uriari egin dituzten ankerkeriak, ezin bizi ziran guraso gaxoak. Paxistak agintzen dauden aldian atsekabe asko eraman zuten; ba-da, nola ontzat artu kistar zintzoak, paxistak egin dituzten erailketa eta beste ainbat lotsagarrikeriak? Konturatu ziran oker zaudela eta naigabe oiek etzuten gutxina lagundu guraso maitien eriotzera.

       Jakingetasunez, naski, baña badakizu nere gurasoak zuten gorrotoa abertzaletasunari eta gaxotu ziranean aita-amak, beren biotzak lasaitzeko asko eta askotan esan ziraten barkatzeko. Nabaritu zirala abertzaleak zirala egi aldezleak. Il ziran aurreko egunean azkenengo aitormena egin ziraten, esanaz.

       Aita'k: Loretxo. Eriotza nabaitzen det, baña, pozez nago iltzeko... Zu, bakarrik ustea beste naigaberik ez daukat... Nabaritu naiz oker nengola eta esan diozu, Yon'i, nik opa dizuten bezela alkar ikusten ba'zerate, EGIA NABARITUTA IL NAIZELA.

       Ama'k: Loretxo. Jaio geran guziok il bear degu, beaz, eriotzak ez nau bildurtzen... Poz aundi bat daukat eriotzarekin borrokan nabillen une onetan. Yon, kistar zintzoa da eta zu zoriontsu izango zera berakin. Maite egizu orain arte bezela, maitasun garbiarekin. Nere azken itzak berari esan.

       Pozik nago nere gurasoen azken aitormenarekin, atsekabeak arintzeko bearrean nago. Zu ere pozik egongo zera gurasoen azken aitormenarekin?

 

* * *

 

       Emen gertatzen ari diranak izugarriak dira. Asezkorrak dira paxista ankerrak. Espetxean zauden emakumeak atera dituzte orain dala egun gutxi. Euzkadiko Jaurlaritzak, espetxetik emakume paxistak atera zitula zenbat aste igaro dira?

       Emen espetxetik ateratzeko dirua kendu diote, alduen geina bakoitzari. Oleetan lanik ez da egiten, zoritxarra besterik ez dago...

       Irusta basetxean izan nintzan. Lenbizi etzuten siñisten, semea osatu zanik, baña, zure idazkia erakutsi ondoren egia zala konturatu ziran eta poz pozik geratu ere.

       Aspaldian, zoritxar jabe da sendi auxen. Alaba nagusia il zaiote eta aita zarra, basetxe nagusia, adimena naastuta dabil. Abertzaleak komunistakin bat eginda kistar sinismen aurka goazela burua berotu dioz karlatar batek eta ainbeste naigabe ezin eramanaz burutik naastua dabil gizaraxoa.

 

* * *

 

       Iñauteri jaietan oitura bezela iru egunetan elizkizunak egin dituzte prailletako elizan. Lenbiziko egunean Miren Sorkunde egunean itzegin zuen praille gazteak. Oso ondo itzegin ere. Bigarrenean, an zauden uriko abizendun prailleak. Onek ere bai. Salatu dituztela marmarra dabil uri guzian. Irugarrengo egunean izugarrizko ur parrazta bota zigun txonislariak. Etzuen bi aurrekoen antzik eta kistar sinismen irakasle batentzat etzan itzaldi egokia.

 

* * *

 

       Orain arteko erailketa eta ankerkeriak naiko ez balirake bezela, orain uritik aldeginda, Euzkadiren Jaurlaritza menpean dauden gizonen, emazte eta aurtxoak bialtzea dijoaz guda oñak igaroaz eriotz arrizkoan... Oien artean, Irusta basetxeko, kalea ezkonduta dagon alaba, bere senarra Bilbaon dauka ta. Berakin bialtzen dizut idazkia.

       Gertakisun auek abertzaletasuna bizitzea besterik ez du iritzi; bada, ikusia dago emen agintzen duenak euzko-abenda gorrotoa daukatela eta asko eta asko konturatu dira, zorionez.

       Naparroa ere bialdu dituzte sendi batzuek. Oien artean orain arteko eroakuntzak naikoa ez dirala, kaskamotz jarri zuten neskatilaren sendia. Gudaketa onetatik bizirik ateratzen bada, neskatilan ama gaxoa, zer edestua izango duela uste det.

 

* * *

 

       Oraintxe bai esan nezakela ludi onetan bakarrik geratu naizela... Poz bakarra daukat... eta zu neregandik urruti. Bai, Yon. Oraintxe beñere bada ta euzko-gudaroztearen garaitza ikusi nai nuke.

       Lenbait'len erantzun dirazu, zure idazki zai, egunak aste eta asteak illabeteak egiten adizkit. Noiz ekingo diozute Gipuzkoako lurraldean euzko gudarozteak gudaurka? Gipuzkoa guzia besoak zabalik zuen zai dago. Besoak eta Biotza! Mola eta euzkotar endekatuak izan ezik.

       Ni, zure kemen euslea banaiz zu nere itxaropen bakarra zerala jakin ezazu. Noiz arte, maitetxo? Loretxo.

 

Eguna, 1937-02-14/1937-03-21

 

 

 

Loretxo ta Mirentxu

 

Zarautz'ko Emakume Abertzale Batza'ri

 

 

I

 

       Loretxo zarauztar sendi bateko alaba zan. Sendi kistar zintzo, aberatz eta ospe aundikoa. Zarautzen oso ondo ikusia zan Loretxoren sendiya. Batetik aberatza eta bestetik ongillea. Hamaika sendi txiroen negarrak legortutakoa Loretxoren aita! Aberaztasuna ta osasuna ez dira, ordea, nai degun luzaroan izaten, Goiko Jaunak nai duben neurriyan baño.

       Esku zabalegiyak ziralako edo ala bear zalako, sendi aberatza izanagatik, txirotu zan ta oitu ez bezela, sendiyarentzta ogiya irabazteko lanean ekin ziyon.

       On Pantxo izena zuben Loretxoren aitak. Latariya zan eta Uriko garrantzi aundiko ogibide batean jarri zan. Lana egiñaz oso ondo bizi ziran: baño, erri txikietan askotan gertatzen dan bezela agertu zitzaizkiyon arerioak, areriyo zitalak.

       On Pantxo karlatarra zan ta bere areriyoari «beltzak» deitzen ziyoten Uriyan.

 

* * *

 

       Udal auteskundetan burruka ikaragarriya sortu zan. On Pantxo karlatarren alde lanean gogor ibili zan, baño, auteskundetan areriyoak nagusi atera ziran.

       «Beltzak» Udalean nagusi jarri ziranean, lenengo lana izan zan, On Pantxori ogibidea kentzea. Zarautz'tar jatorren artean erabakiya oso gaizki erori zan, baño, Udalak artu zuben erabakiya bete zuben, On Pantxori ogibidea kenduaz.

       On Panxoren sendiyari min geyago eman ziyon petralkeriz ogibidea kentzeak, aberastasunetik txirotasunera beren buruak ikustea baño…

       Ziñez, atsekabe samiñez arkitzen zan zorionez bizi zan sendiya!

       Ogibidea galduta sartu zan sendiyan negar ikaragrriya. Ain ziran Zarautz maitaleak! Ain zarauztar jatorrak ta oldozturik auzo erri batera jun bearko zutela bizibidea ateratzeko, samiñez arkitzen ziran.

       Nork esan hainbeste txiroi negarrak legortutako sendiya, erritik aldegin bearko zubela jateko irabaz ezinda bere uri maite Zarautzen?

 

* * *

 

       On Pantxoren sendiya Zarautz'tik Tolosara jun zan bizibidea ateratzea. Karlatar zintzoa izanik On Pantxo, bereala egin zituen adiskideak.

       Loretxo bere alabatxoa ezin bizi zan Zarautz bere maitea gabe. Bere Uritik jun ezkero etzabilkin beste ametsik jayoterria, Zarautzen bizitzea baño.

       Onela idazten ziyon bere lagun kutunari.

 

       L. tar Mirentxu

       Zarautz

       Nere lagun ona, Agur:

       Lau urte dira etorri nitzala, Zarautz nere Uri aztu eziñetik eta iruditzen zait ogei urte dirala... Ezin aztu naiz nere Uri maiteatzaz. Uritik atera ez banitz ez nuben ziñiztuko hainbeste maite nubela. Lagunatzatz ere asko oroitzen naiz, batez ere zuretzaz Mirentxu nere lagunik onena, nere atsekabien atsedena zu zara. Egunean egunean geyago oroitzen naiz lagun on batek atsekabeak arintzeko asko lezakela.

       Bildur naiz, Mirentxu, nere biotzean —beñere gorrotorik nabaitu ez dedan biotzean— gorrotoarentzat tokiya izango ote dan.

       Nere aitatxoren areriyoarentzat alako gorrotoaren asiera nabaitzen det ta arren «Agur Miren» bat gabero Arantzazuko Miren neskutzari, nere biotzean iñorentzako gorrotorik sortu ez dedin.

       Azketzi luzaroan idatzi ez badizut. Ez uste izan aztuta egon naizenik lau urtian idatzi gabe egon naizelako, nere lagunak erraz oitu naizela ikusita nai nuben ta nere burua atzipetu besterik ez det egin.

       Sendi guztiya osasun onez gaude Urtziri eskerrak eta zure lagun guziyak eta zu ere berdin izango zeratela ustean naiz. Nere otoitzetan zuen aldez eskatzen det, bai ta ere etsayen alde... Jainkoarren lenbait'len erantzun dirazu ta nere Zarautz maiteko izpar ugari biali, egarri biziya daukat orko izparrak jakiteko ta bere naya beteko dezula ta nago.

       Zure,

       Loretxo

 

       A. tar Loretxo

       Tolosa

       Lagun maitea, Agur:

       Artu det zure idazkiya, aspaldiyan negon zai noiz etorriko zitzaidan ta nekez bada ere eldu da. Poztutzen naiz osasun onez zaudetela senditar guziyak eta ni ere osasun onez gera Jaunari eskerrak.

       Luzaroan idatzi gabe egotearen ziyoa ziñisten dizut, ni ere zurea artu gabe ez nitzan ausartzen idazten, nerekoitasun pixkenbat ere noski...

       Izpar berri bat eman bear dizut atsegiñ izango zaizula uste detalako. Baño, Loretxo arren, ixilik gorde bear dezu, oraindik iñork ez daki ta.

       Uste det denbora gutxi barru senargaya izango detala. Mutil gaste bat ondoren dabilkit, zintzoa da... kistar ona... ta uste det bayetza eman bearko diyotela.

       Egunean egunean atsegiñago zait bere izakera: Lendabizi etzitzaidan atsegin bere izakera, euzko abertzalea zalako, berak emanda irakurri ditut idatzi aberkoi pranko ta bildur naiz Euzkadi ta mutil gazte ori maitatzen jarriko ote naizen.

       Arren, Loretxo, zuk ere otoitz eskatuaz jarraitu bear diyotan bidea lenbait'len artu dezadan.

       Zuen areriyoak indarrik geyena izan zuten. Karlatarrak ere indargetzen ari dira. Abertzaletasuna indartzen ari da. Gaztedia abertzalea dator. Euzko Etxean antzesten det. Ortik etorri da nabaitzen dedan biotz baretasuna...

       Gaurko aski izango det ta poztuko nitzake alkarri sarri idatzen asiko bagiñake. Badakizu lenago baño adiskidetasn aundiyagoa daukatela zurekin ta zure gertaera ixilkakoenak bildurrik gabe edestu ezazuke.

       Agindu zure lagun onen

       Mirentxuri

 

       L.'tar Mirentxu

       Zarautz

       Lagun maiteen ori, agur:

       Artu nuban zure idazkiya. Poza ta atsekabea batera euki ditut zure idazkiya irakurrita. Egunean bein baño geyagotan irakurri det zure idazkiya. Pozez, ikusirik zoriontsua zerala mutil gazte zintzo batek maite zaitulako... atsekabez idazkiya irakurrita oroimenera datozkidan oldozkunarekin.

       Mirentxu maitea: Nik ere zuk bezela ogeita bi urte dauzkat. Jainkoak ez dit deitzen lekaime edo monja izateko. Askotan otoitz egiten diyot Ama Neskutzari lekaimetzako uztei edo deboziyoa eman ditala.

       Idazkia ez dizut agertu nai nere atsekabearen ziyoa. Ezin ikusi det gertatzen zaidana. Osasun ona daukat… eta gaxo nago… Beti itun ta batez bakarrik nagonean negar ta negar igarotzen ditut orduak. Onela ezin bizi niteke… Zertarako jarraitu nere oldozmen itunak agertzen?

       Zarautzen Udaldia igarotzeko asmoa daukat ta guzia edestuko dizut, gure ondartza zoragarrian. Itxaropena daukat nere ori maiteko aizeak sendatuko nautela... Arren, ez esan beste lagunei nik diyotena. Biyok bakarrik bear ditugu. Naikoa gera biyok naigabeak igarotzeko, zuk lagundu dirazun itxaropena daukat ba, nere naigabeak arintzen.

       Zoriontsua, zu, mutil gazte zintzo baten andregaya!… Neri zer gertatuko zait? Nere ori maite Zarauzko ondartza zabalean arrotzak itxaso zabalean murkilka ari diran bitartean, uztuko dizut nere biyotzean daukaten naigabea…

       Zure onuak ta Zarauzko aizeak osatuko al nau!

       Begiko lagun on ori agurtzen zaitu

       Loretxok

 

 

II

 

       Tolosan Deun Jon jayak igaro bearrian bultzia artu ta Zarautz nere Ui maiteratu naiz. Geltokiyan zai zegon nere lagun maite Mirentxu. Bultzia geltokiratu zanean, besarkatu giñan.

       Nere lagun onaren arpegiya gorrituta zegon ta nerea ere ala ote zegon derizkiyot. Alkarri idazkiz esandakoak oroituta, noski.

       Mirentxuk lagundu zidan nere etxera ta geratu giñan urrengo egun batean alkarrekin ondartzan ikusteko.

 

 

ONDARTZAN

 

       Mirentxu, ondartza onek nere oroimena gertaera xamurrak ekartzen dizkit. Amaika aldiz jolastua naiz itxasoan murkilka Maren eta Bingen bañeroak besotik elduta. Orduan zorionekoa nitzan. Ez nuben ezagutzen maitasun miñik ta gotzontxu bat bezela bizi nitzan...

       Orain, ordea, mutil eta neskatilak alkarrekin itxasoaren edertasuna ikustatzen ta alkarrenganako maitasun garbia biziyago nabaitzen detala, itun arkitzen naiz. Zenbat eta toki maitaleagoan egon, orduan ta itunago nabaitzen det nere biotza.

       Zertarako ikasi ote nuben maitatzen!... Nagon ixilik!

       Edestu zaizkidazu, Mirentxu, igaro diran lau urtetan gure Zarautz maite onetan izan diran aldakuntza aundiyenak.

       — Dakidan pixka poz pozik edestuko dizut, ezer gutxi bada ere.

       Idazkiz esaten nizun bezela, zure sendiyaren zoritxarra ekarri zuen jauntxoak indargetzen ari dira... Gastediak begiyak zabaldu ditu ta ez da erraz atzipetzen, jauntxopean edukiyaz.

       Abertzaletasunak indar aundiya artu du. Gastediya, dana ez bada ere, geyena behintzat abertzalea da. Abertzaletasuna maitasun utz utza izanik ez dago jauntxo ta otseñik, anai maitasuna baño.

       — Nere oroimenera oldozkun itunak datoz abertzalatasunatzaz ari zeranean, baño, abertzaletasuna...

       —Jarrai zazu, zure barrenean gordeta daukazun atsekabearen ziyoa bildurrik gabe azkatu zazu.

       — Nere barrengo korapilloa azkatzen zail dago. Edestu zaizkidazu zure gertaerak ta gero edestuko dizut gertatzen zaidan jazokun negargarriya.

 

* * *

 

       — Euzko Etxea'ra antzeskizunak antzestera deitu zidaten. Egiya esan bear badizut, bildur nitzan mutillakin batera antzesteko. Nere aitorleari baimena eskatu niyon ta bayetza eman ziran.

       Antzezkizun batzuek antzestu ondoren, oso pozik geratu nitzan. Gastedi zintzoa, itz zatar bat gabeko gastedia zan Euskal Etxea'ko antzeslari talde gastedia. Jarraitu nuben antzeslari ta ikusten asi nitzan gaste batek xamurkiro begiratzen zidala.

       Ni, ordea, ez negon orretarako. Aldu gutxi zan bi mutil gaste, erdeldunak, ondoren ibilli nitula. Senargaya egiteko baño lenago ondoren ibilitakoatzaz aztutzeko gogo geyago neukan...

       Oso itun arkitzen nitzan ikusirik berriro mutil gaste batek begiyak jarri ote zizkiran oldozturik... baño...

       — Jarrai, jarrai, Mirentxu. Oso atsegin zait ekin diyozun jarduna. Nik ere...

       — Ogeita bat urte betetzen nitun egunean artu nuben idazki bat, euskeraz idatzita, izenpe gabea, zorionak emanaz. Bereala antz eman niyon norena zan...

       Egun berean, arratsaldean alkar ikusi giñan nere ustez idazkiz zorionak biali zizkidana ta gero itzez eman zizkidana. Bat zan!

       Arrezkero neretzat egun oroigarriya izan zan!...

       — Zergatik diyozu, Mirentxu?

       — Gizonik ezin maite nuben... Biotzik ez ote nuben egoten nitzan... baño, egun oroigarri ura ezkero, biotza ba ote nuben nabaitzen asi nitzan.

       — Nola antz eman ziñun?

       — Beste oldozmenik ez nebilkin, idazkiz zorionak eman zizkidana; arratsaldean itzez eman zizkidana; Eusko Etxea'n xamurkiro itz egiten zidana; Iñurritza bitxabalean «Agur!» goxokiro esaten zidana. Bat, zala!

       Loretxo, baga gañean degu ta gaurko aski izango degu. Etxeratuko ote gera beste egun batean jarraitzeko?

       — Oso ondo derizkiyot zure asmoa. Nun ikusiko ote gera berriro?

       — Getari bitxabalean, itxas ta mendi artean, zer derizkiyozu?

       — Oso ondo. Agur Mirentxu.

       — Agur, Loretxo begikoa.

 

 

GETARI BITXABALEAN

 

       — Loretxo, ziñez zoragarria da Zarautz-Getai bitxabala. Itxaso zoragarria bare bare dago, eguzkiaren dizdirak urdintzen dubela. Eusko arrantzalea arraunketan dakust. Mendi aldetik, zugaitzak osto orlegi, lore zuri gorriz beteta.

       Txoritxoak txorro txioka abeslari bikañak. Oraintxe esan genezake! Bitxabal amestoki zoragarriyan gaudela!

       — Ortik Mirentxu.

       — Edestuko dizut guziya...

       Ondartzan eduki gendun jardunean esan nizun, zorionak eman zizkidan ezkero nere biotza maitatzen asi ote zan.

       Ondo goguan daukat. Jai arratsalde batean nere lagunarekin ondartzan exerita negon. Getari bitxabal onetan zijuan bere adiskide batekin, nere ondoren zebillen mutil gastea... Gutxiyena uste nubenean, ikusten det guregana datoztela.

       Bi lagunok alkarri begira zer esan ez gendubela geratu giñan...

       «Jainkoak arratsalde on» —esanaz—, gureganatu ziran bi mutil gasteak.

       Erantzutea aztuta geratu giñan. Arpegiyak gorrituta. Jardun aldi atsegiña igaro gendun!

       Igaro ziran aste batzuek ta gerogo ta poz aundiyago bera ikusteko eta gutxiyena uste nubenean... galdetu ziran, lenago ainebste gorrotatzen nuben galdera ta poz pozik entzun nuben.

       — Zer galdetu zizun?

       — Galderak etzeukan garrantzirik. Galdera baño len irabazi zidan nere biotza. Maitatzen eztakiyen biotza, maitale bikain bat izatera jarri zubenari nola ukatu?

       — Zorionak, Mirentxu, mutil gaste euskotar abertzale batek maite zaitulako. Ni, ordea, zorigaiztokoa naiz. Goiko Jauna ez ote da nitzaz errukituko?

       — Loretxo, edestu zaidazu gertatzen zaizuna. Onenean nork daki sendakaya izango ote dedan.

       — Berandu da, Mirentxu. Gaxo nago. Osasuna galdu det ta zertarako edestuko dizut gertatzen zaidana?

       — Neri gertatu zaidana edestu dizut eta zergatik ez didazu edestuko zuri gertatzen zaizuna.

       — Zuri bakarrik edestuko dizut. Arren, Mirentxu, nere biyotzaren gaxotasuna sortu duben ixilkakoa ez iñori edestu.

       — Ez bildur izan, Loretxo, orain arte bezela ixilpean egongo da. Biyok bakarrik jakingo degu zure gaxotasunaren ziyoa.

       — Ez ote degu gaurko aski? Txadon nagusira urreratu gara. Bertara jun bear det otoitz egitera ta beste egun batean jarraituko degu.

       — Nun alkartuko gera?

       — Iñurritzako zumardiyan.

       — Iñurritzako zumardiyan alkar ikusi arte, Loretxo, zintzo ori.

       — Agur, Mirentxu, lagunik onena.

 

 

III

 

IÑURRITZAKO ZUMARDIYAN

 

       — Mirentxu, zumardi onek txikitxoa nitzanetik Uritik aldegin arteko denborak dakarzki nere oroimenera. Nere gurasoakin prankotan egon naiz Deun Pelagi egunean. Euzko dantza gogotsu dantzatu oi genduben lagunok. Ziñez, zoriontsu bizi nitzan aldiyak!

       Zumardiya lenago bezela dago. Nik, ordea, ez det nabaitzen gastetxoa nitzanean bezalako alaitasuna. Toki oroigari abek, alaitu bearrean, itun uzten naute.

       Zu, alaitsu ikusten zaitut. Argiro dakust zure biotz alaitasuna. Zure arpegiyak diyo, biotz alaitasunez zaudela...

       Zuretzat, alaitasun, maitasun zumardi zoragarriya... Neretzat, ituntasun, oldozmen negargarriyak...

       — Loretxo, edestu zaidazu gertatzen zaizuna.

       — Bai, edestuko dizut.

 

* * *

 

       — Uri onetatik Tolosara jun giñanean nere gurasoak karlatar sendi bat oso adiskide egin zuben, ta, jakiña, bi sendiyak alkarrekin adiskidetasun aundiya artu gendun.

       Ni ere karlatarra nitzan, baño...

       — Orain ez al zera?

       — Ez, Mirentxu, abertzalea naiz.

       — Nork abertzaletu zaitu?

       — Nroj. — P etaoin shrdlu cmiñyp vb

       — Nork diyozu? (Loretxori negarrak ematen diyo)

       — Etzazu negarrik egin. Edestu zaidazu. Edestu zaidazu bildurrik gabe gertatzen zaizuna.

       — Aitatutako sendi adiskideak, seme bat zeukan, osalari ikasten ari zana. Osalaritza bukatuta etorri zan bere etxera neri osasuna galtzeko…

       — Zer diyozu?

       — Mutil gaste zintzo oso zintzoa da. Sendiyarekin neukan adiskidetasun bidez, bereala adiskide aundiyak egin giñan.

       — Une guzietan abertzaletasun gayatzaz aritzen zitzaidan. Idazti, egunkari, asteoroko. aldizkingi aberkoi guziyak nere etxean izaten ziran. osalari adiskideak bidalita.

       Erakutsi zidan euzkotarren aberri bakarra Euzkadi dala ta abertzaletu nitzan. Arrezkero, «Jaungoikoa ta Legezarra» ikurritzat artuta, Arana Goiri'tar Sabin gure Irakasle ilezkoaren irakaskintza zabaltzen alegindu naiz.

       Gaxotu nitzan sendatu eziñeko gaxo onekin. Osalari askorekin ibili naiz ta ziur ziur dakit aldi gutxiko biziya daukatela... Igaro diran sei illabetean daramaten berakuntzak argiro iragartzen dit.

       Euzkadi, gure aberri bakarra maitatzen asi nitzanean, beste maitasun aundi bat sortu zan nere biotzean. Bi maitasunak bat batean jayoak dira!

       Maitasun bat nun nai ta noiz nai agertzeko lotzik ez det izan. Euzkadiganako maitasuna. Beste maitasuna agertzen, ez naiz beñere asuartu... Ta eldu zan egun bat nere biyotzak geyago ezin zubena.

       Uri onetan bizi nitzanean —dakizun bezela— oso alaitsua nitzan. Maitatzen ikasi nuben ezkero, beti itun, gaxotzeraño.

       — Garbiro dakust zure gertaera negargarriya. Osalariya izango da noski ainbeste maite dezuna?

       — Osalariya... Osalariya... Bai. Osalariya izan da Euzkadi maitatzen irakatsi ditana, Osalariya osasuna galdu ditana... ta alaz guziyaz ere Osalariya nere oldozmena itundu ta alaitu une berean egiten dubena.

       Osalariyak eduki neretzat sendakaya... Zer ari naiz?

       — Ta, Osalariyak ez dizu maite?

       — Oso lagun onak gera. Berak ez du errurik. Ni naiz erruduna...

       — Ez dizut ulertzen!

       — Oso zintzoa da. Abertzale jatorra. Kistar ona. Lagun obeagoa.

       — Zer egiten dezu agertu gabe zure gaxotasunaren ziyoa?

       — Berandu da, Mirentxu. Gaxo nago, ta gañera...

       — Nork dagi, onenean...

       — Eziña da. Uste gabe Euzkadi maitatzen asi nitzan bezala; asi nitzan Osalariya maitatzen ere. Euzkadi maitatu lezake, egiñaz abertzaletasuna nabaitzen duten guziyak. Euzkadi ez da nik bakarrik maitatzeko.

       Biotz maitalea ere, ez da nerea bakarrik. Beste geyagok ere badute biotz maitalea. Osalariyak ere badu biotz maitale bat. Berak ere Euzkadi biotz biotzez maite du. Nik bezala, gaste bat ere maite du… Nik, bera maite det. Zertarako ukatu! Berak, beste gaste zintzo bat bat maite du…

       Jakin nubenean Tolsoar neskatil gaste bat andregai zeukala eta gero berakin ikusten nubenean; atsekabe aundiyak igarotzen nitun.

       Andregaya zubela jakin nubenetik iksui nuben bere maitasuna adiskide maitasuna baño aundiyagoa zala. Senartzat artzeko maitasun sutsua zala… Orain zer diyozu?

       — Ez da itxaropenik galdu bear. Onenean ez da andregaya izango. Nork daki zurekin bezela abertzaletzeagatik dabilen?

       — Ez, Mirentxu. Andregaya da. Berak Osalariyak esan dit. Ez, noski, uste izan bazuben zer min emango zidan. Ain da ona!

       — Alkar maite dute ta zoriontsuak izango dira.

       — Konturatu ote da maite dezula?

       — Ez det uste... Badaki, gaxorik nagola. Gazoaren ziyoa ez... Zuk bakarrik dakizu ner gaxotasunaren iturriya. Arren, Mirentxu, gorde bear dezu orain arte iñork etzekiyan nere ixilkakoa.

       Ez nuben asko uste Zarautz utzi ta Tolosara jun nitzanean, karlatarra izatia utzi ta eusko abertzaletuko nitzanik. Ez da abertzaletu ninduan mutilak, osasuna galdu bear zidanik ere...

       Errua, ez da Osalariyarena. Nerea ere. Errua, Zarautz nere Uri maitetik gurasoei ogibidea kendu ziyena da...

       Kistar ziñismena ta eusko abertzaletasuna maitasun utzak izanik, guziyei barkatu diyet. Agertu dizut nere gaxotasunaren ziyoa. Orain gentzatsu nago.

       Egunean, egunean, orain arte bezela otoitz egingo diyot Aranztazuko Miren Neskutzari, eskatuaz, Osalariyarentzat osasuna, zoriontsu bizi dedin bere andregayarekin ezkonduta. Berdin zuretzat ere, zure maitearekin kistar eta euzkotar zintzoak bezela zoriona ta gentza izan dezazuten. Bai ta nere gurasoen areriyo alde ere.

       Orain, zorionekoa naiz. Nere bareneko korapiloak azkatuta sama aundiya kendu det. Lenago edestu banizun ez nuben kalterik izango.

       Iluna gañean degu, Mirentxu. Guazen etxerantz.

       — Bai, Loretxo zintzo ori, poz pozik lagunduko dizut. Osatuko zera. Aztu egin bear dezu gertatu zaizuna. Alkarrekin abertzaletasuna zabaltzen ekingo diyogu EuzkadikO uri guzietan. Zer derizkiyozu?

       — Mirentxu: Zukuste dezun baño gaxotasun aundiyagoa daukat. Oso gaizki nago. Uste nuben gaurko arratsaldea alkarrekin ez gendubela igaroko. Buru guziya arinduba daukat. Barrengo iluntasun ikaragarriya. Gaizki nago. Bereala oeratu egin bear det.

       — Mirentxu: Arren, otoi nere osasun aldez. Eziña bada Goiko Jaunaren gogoa bete bedi. Iltzen banaiz ez aztu otoitzetan. Donokitik lagunduko dizutet.

       — Loretxo, zaude ixilik. Osatuko zera. Osatuko zera...

       — Datorren igandera-arte.

       — Donokira arte...

 

 

UDAZKENA

 

       Udazkeneko arratsaldea da. Madoz zumardiyan senargayarekin egurasten nabil. Egoaizeak zugaitzetako osto igartuak lurperatzen ditu.

       Amaika lurperatzen duben udazkena.

       Loretxok gaba oso gaizki igaro du. Bildur naiz aurtengo udazkeneko ostoarekin batera lurperatuko ote dan...

       Gaixoa ain ona ta il ehin bear!

       Ilunabarraklin batera kanpantorreko il kanpaya entzuten degu.

       Bildurrez, dardarka gaude.

       Une onetan gure ondoan igarotzen dan neskatil bateri galdetzen diyot.

       — Nor il da?

       — Loretxo, gaxoa!

       Senargaya ta ni alkarri begira gaude, otoitz ta negar batera egiñaz. Goyan Bego Loretxoren gogua, esanaz, bukaturik gure otoitza.

       Egoaizeak indar aundiya dauka. Osto piloak lurrerantz datoz.

       Osto artean loretxo bat dakust. Bat batean nere oroimenera oldozkun itu bat dator.

       Loretxo, Udazkenak darama!...

 

 

UDABERRIA

 

       Udaberria, alaitasunaren iturria da. Baso, mendi, zelai, oro osto orlegi ta lorez apainduak daude. Zuaitzak apaingarritzat txoritxoak abeslari. Poza, alaitasuna, ameslari nago.

       Orrilako egun alaitsua da. Loyolan Deun Iñakiren aurrean ezkondu gera.

       Euzkadiko baratzak loratuak daudela ikusirik nere oroimenera oldozmen alaitsuak datoz. Oldozmen nagusiyak diyo.

       Loyolan artu degun onespenak zorioneko lorategi bat egingo dubela gure kabi berriyan!...

 

El Día, 1932ko martxoaren 12, 19 eta 27an argitaratua.